Maksim Mikhailov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maksim Mikhailov

Bizitza
JaiotzaKuzmolovsky (en) Itzuli1988ko martxoaren 19a (36 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaYaroslavl State Pedagogical University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakboleibol jokalaria eta beach volleyball player (en) Itzuli
Posizio edo espezialitateaoutside hitter (en) Itzuli
Altuera203 zentimetro
Jasotako sariak

Maksim Mikhailovitx Mikhailov,[1] errusieraz Максим Михайлович Михайлов,[2] (Kuzmolovski, Leningrado, Errusia, 1988ko martxoaren 19a), boleibolean lehiatzen den kirolari errusiarra da.[3]

Hiru Udako Olinpiar Jokotan dominak eskuratu zituen; Pekin 2008an (Pekin) brontzezko domina lortu zuen; Londres 2012an (Londres), berriz, urrezkoa eskuratu zuen, eta, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa, hiruretan boleibolean; 2008an eta 2012an Errusiaren izenean eta banderapean, eta azkena ROC taldearekin Frantziaren atzetik eta Argentinaren aurretik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zirela.

Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Denis Bogdan, Valentin Golubev, Ivan Jakovlev, Jegor Kliuka, Igor Kobzar, Ilias Kurkaiev, Maksim Mikhailov, Pavel Pankov, Viktor Poletaiev, Jaroslav Podlesnykh, Dmitri Volkov eta Artiom Volvitx-ek.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin Txinako Herri Errepublika Txina 3. postua, brontzezko domina Gizonezkoak, estalia
2012 Londres Erresuma Batua Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina Gizonezkoak, estalia
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Gizonezkoak, estalia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]